UVF paramilitar unionistak 30 protestante hil ditu 1994tik

ander perez zala
2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Ipar Irlandako Ulsterko Boluntarioen Indarrak (UVF) bat egin zuen 1994ko su-etenarekin, baina erabaki horrek ez zuen hilketak gelditzea eragin. 1990eko hamarkadaren hasieran, UVFk beste talde paramilitar unionista baten aurkako borroka abiatu zuen: Boluntario Loialisten Indarra (LVF). UVFk menia iragarri zuenean, haren militante asko LVFra joan ziren, eta horrek areagotu egin zuen bi taldeen arteko borroka. Ofizialki su-etenean egon arren, UVFk 30 protestante hil ditu 1994az geroztik; azkena, duela astebete, Belfast ekialdean.

1998ko bake akordioaz geroztik hildako gehien eragin duen taldea da. 2005ean, Erresuma Batuko Gobernuak erabaki zuen talde paramilitar horren su-etena ez aitortzea, baina 2008an berriz aitortzeko erabakia hartu zuen. Urtebete lehenago, UVFk adierazi zuen armak utziko zituela, baina hilketak ez dira gelditu.

158 hildako 1998tik 2018ra

Hogei urteko epean, bake ituna sinatu zenetik iaz arte, Ipar Irlandan 158 pertsona hil dituzte talde paramilitar errepublikanoek eta unionistek, Queen's Unibertsitateak iaz argitaratutako txosten baten arabera.

Iazko apirilean, hiru talde unionista garrantzitsuenek —UVFk, UDA Ulsterren Aldeko Elkarteak eta Esku Gorria Komandoak— legedia errespetatuko zutela jakinarazi zuten adierazpen bateratu batean, eta iradoki zuten krimen batekin zerikusia duten beren militanteak kanporatuko zituztela.

Ipar Irlandako Poliziak duela bi urte sortu zuen talde paramilitarren krimenak ikertzeko talde berezi bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.