Agintarien «kaosa eta utzikeria» salatu ditu Ernek

2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Erne ertzainen sindikatuaren ustez, Iñigo Cabacasen hilketari buruzko epaiketa agerian uzten ari da Ertzaintzaren agintari politiko eta polizialen «antolakuntza eskasa, kaosa eta utzikeria».

Iñigo Cabacasen heriotza ekarri zuen polizia operatiboan «planifikazio txarra eta agenteen eskasia» egon zen, sindikatuaren arabera, eta «egoerak gainditutako agenteek, prestakuntza eta agindu argirik gabe», euren burua defendatu behar izan zuten «eraso eta lintxamenduetatik, eskura zuten materialarekin». Diotenez, «defentsarako oldarraldi batean» gertatu zen Iñigo Cabacasen «zoritxarreko heriotza». Ernek uste du Ertzaintza lehen «puntako polizia» zela Europan, istiluen kontrako borrokan: orain, aldiz, ertzainek «nahikoa egiten dute bizia salbatzearekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.