ESANDAKOAK

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
San Martin irakasle ohiaren aurkako salaketa jarri duten gizonetako baten testigantza argitaratu zuen BERRIAk joan den astean. Hona pasarte batzuk:

«Tipo berezia zen: oso buruargia, karismatikoa, oso errespetatua; baina, aldi berean, oso bortitza. Ez naiz ari garai hartan ohikoak ziren belarrondokoez edo erregelarekin hatzetan jotzeaz; indarkeria basatiaz ari naiz, jipoiez».

«[8 urteko gelakide batek] koaderno bat ekartzea ahaztu zuen, eta irakasleak San Martini deitu zion. Mutilari masailekoak ematen hasi zitzaion, ostia bat eta beste bat, lurrera bota arte, eta lurrean ostikoka txikitu zuen».

«Zinema ikusten genuen aretoan, tipoa gure atzean jartzen zen. Egun batean, elastikoa igo zidan, eta azpitik bizkarra laztandu zidan; gero, belarria hortzikatzen hasi zitzaidan, eta mingaina sartu zidan. Tarte batez jardun zen; pentsatzen dut masturbatzen arituko zela. Amaitu zuenean, joan egin zen».

«[Udalekuetan] nire laguna gaixotu egin zen; don Chemik bere dendara eraman zuen. Han, botikaren bat eman zion, prakak jaitsi zizkion, masturbatzen hasi zitzaion, ohean sartu zuen, bera ere ohean sartu zen, biluzi zen, eta bortxatu egin zuen».

«Gure kasuak preskribatuta daude; beraz, ez dugu izango justiziarik, baina eduki dezakegu egia: ikastetxe hartan gertatutakoa jakitea nahi dugu, pertsona horrekin eta instituzioarekin; eskolak bazekien, eta estali egin zuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.