Hego Euskal Herriko biztanleen %10,4 atzerritik etorritakoak dira

xabier martin
2022ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Nafarroa da atzerritik heldutako biztanle gehien hartu duen Hego Euskal Herriko lurraldea azken urtean: 3.225 migratzaile; biztanleen %16,8 dira atzerritarrak han, INEren arabera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, hamarren batzuk baizik ez da handitu atzerritarren portzentajea, %8,5eraino. Hala INEk nola Eustatek soilik atzerritar jatorrikotzat jotzen ditu Espainiako Estatuko mugetatik kanpotik etorritakoak, eta, orotara, Hego Euskal Herrian, 297.397 migratzaile daude 2022. urtean. Bi iturrien datuak gurutzatuta ondorioztatzen den kopurua da hori; beraz, Hegoaldeko biztanle erroldatu guztien (2.849.772) %10,4 lirateke atzerritik etorritakoak.

Hegoaldeko lurraldeen artean badira desberdintasun garrantzitsuak han bizi diren migratzaileen kopuruei dagokienez. Nafarroan, erroldatutako biztanleen %16,8 dira atzerritik etorritakoak. Portzentaje hori Gipuzkoarena ia halako bi da, eta beste hainbeste gertatzen da Bizkaiarekin, %8,6 eta %8,1 baitira hurrenez hurren horien portzentajeak. Araban, %10era igotzen da migratzaileen portzentajea.

Pertsona horien jatorria aldatu egiten da lurraldez lurralde. Nafarroan, Maroko da migratzaile gehienen jatorria. Ekuadorkoa da ondoren migratzaile talde jendetsuena.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa batera kalkulatuz gero, Amerikakoak dira atzerritar jatorriko gehienak, Kolonbia, Nikaragua, Honduras, Venezuela, Paraguai eta Boliviatik etorriak. Gero, europarrek osatzen dute talde jendetsuena, batez ere Portugalgoek eta Errumaniakoek; eta hirugarren lekuan afrikarrak azaltzen dira, batik bat Marokokoak (%53,3), Aljeriakoak, Senegalgoak eta Nigeriakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.