Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Nafarroako lan deialdietan euskarari puntuazio hobea ematea proposatu dute

Kontseiluaren eta Behatokiaren ustez, euskarari balorazio «duinagoa» egin behar zaio atzerriko hizkuntzen balorazioen baturari baino
IDOIA ZABALETA / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2022ko uztailak 27 - Iruñea

Uztailaren 6an, sanferminak hasi eta ondorioz Iruñea geratu egin zen egunean bertan, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Departamentuak merezimenduen dekretua aurkeztu zuen, eta gaur arteko epemuga jarri zuen eragileek ekarpenak egin ditzaten. «Gogor deitoratzen dugu uztailaren 6an kaleratzeak asmo politiko argia duela eta herritarren arteko eztabaida saihestu nahi dela horrela», kritikatu zuen, atzo, Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Dena den, Kontseiluari eta Behatokiari denbora eman die ekarpenak egiteko, eta dekretuak araututako deialdietan euskarari puntuazio hobea ematea proposatu dute.

Atzo, zuzenketak erregistroan sartu aurretik, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak salatu zuen gobernuaren azken dokumentuak ez duela aldaketa nabarmenik urtarrilean aurkeztutako zirriborroarekin alderatuta. «Atzerapausoak ekarriko ditu, eta ez dago benetako borondaterik dekretu berdinzale bat egiteko. Gobernuak aukera bat galdu du», gaitzetsi zuen.

Gaur egun, funtzio publikoko lanpostuen %3k baino ez dute euskararen derrigorrezko ezagutza, Hezkuntza Departamentuko irakasleen postuak alde batera utzita. Errealitate hori aldatzeko bidean, merezimenduen dekretuak ez dio eragiten funtzio publiko osoari, eta, horregatik, mugak ditu; hau da, hiru deialdi motatako hizkuntzen jakintza arautzen du —hala nola oposizio lehiaketena, lekualdatze lehiaketena eta mailaz igotzeko lehiaketena—.

Muga gorria

Euren proposamenetan, Kontseiluak eta Behatokiak «muga gorri bat» ezarri dute: euskararen jakintza gutxienez atzerriko beste hizkuntzen azpitik ez baloratzea lan deialdi horietan. «Artikulu horren arabera, euskararen ezagutza ez da inoiz beste hizkuntzen ezagutzaren batura baino apalagoa izango, eta hori lanpostu guztiei aplikatu beharko zaie». Lege artikulu horren arabera, eremu ez-euskaldunean euskara ez bada baloratzen, gainerako hizkuntzarik ere ez da baloratuko. Era berean, «gainerako hizkuntzak baloratu nahi baditu, euskara baloratuko du gainerako hizkuntzenaren batura baino balorazio duinagoa emanez».

Gainera, dekretuak araututako deialdietako lanpostu guztietan euskararen jakintza «gehiago» balioestea proposatu dute. Bilbaoren arabera, jabetzen dira Euskararen Legeak zehaztutako lege esparruak zaildu egiten duela eremu ez-euskaldunean euskararen ezagutza baloratzea. Hala, zuzenketa guztietan bi aukera eskaintzen dizkiote gobernuari: bata hiru zonei zuzendua, eta bestea eremu misto eta euskaldunari zuzendua. «Eremu mistoan eta euskaldunean beste portzentaje batzuk eskaintzen ditugu, eta hor ikusiko da gobernuaren benetako borondatea. Askotan argudio juridikoa aitzakia gisa erabiltzen duela uste dugu».

Dekretua Euskararen Nafar Kontseiluak aztertuko du irailean. Loteslea izango ez den ebazpen bat emango du. Ondoren, parlamentuan aztertuko da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.