Irudia. Arantzazu

Txillardegiren lana aitortzeko eskea Euskaltzaindiari

GORKA RUBIO / FOKU.
2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Arantzazun plaka bat jarri zuten atzo iluntzean Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi oroitzeko. Oñatiko Udalean aho batez erabaki zuten ikur hori jartzea. Milikua ostatuaren horman ipini dute, Txillardegik ohitura baitzeukan han egonaldiak egiteko. Udalaren erabakia txalotu du Txillardegi Herri Ekimenak, «merezitako aitortza ofiziala» egin diolako Txillardegiri. Datorren astean beteko dira 50 urte euskara batua sortzeko Arantzazuko biltzarra egin zutela, eta Euskaltzaindiak kongresu bat egingo du. Euskaltzaindiari eskari bat egin dio Txillardegi Herri Ekimenak: «aitorpen ofiziala eta publikoa» egin diezaiola Txillardegiri, euskara batuaren sorreran izandako garrantzia kontuan hartuta. Donostiako Udalaren aitortza ere eskatu dute. Eusko Legebiltzarrak, berriz, adierazpen instituzional bat onartu zuen atzo, Euskaltzaindiaren «lana eta ekarpena» goraipatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.