'Aita Mari' ontzia Mediterraneora itzultzekoa da

2019ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEaren erreskateontzia Mediterraneora joatekoa da datorren abuztuaren 27an. Espainiako Gobernuak erreskate lanak egiteko debekua ezarri zion itsasontziari, baina, Espainiako Sustapen Ministerioak horretarako baimena ematen badio, asteartean irtengo da Pasaiako portutik (Gipuzkoa).

Iñigo Mijangos GKEaren presidenteak azaldu zuenez, Open Arms ontziarekin gertatu denak haiek eskatutako baimenaren «tramitea baldintzatuko du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.