EBri eskatu diote ez bihurtzeko Afrika bere gas geltoki

2022ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Don't Gas Afrika [Ez Afrika Ito] kanpaina sustatu duten elkarte ekologistek atzo salatu zuten EB Europako Batasuneko estatu kideek duten gas krisiak bultzatuta Mendebaldeko herrialde aberatsak Afrikan gasa eskuratzeko «lasterketa» betean daudela.

Horien esanetan, Afrikako gasa ustiatzeko planek, «agenda kolonial bat» ezartzeaz gain, arriskua dute Afrika erregai fosilen ustiapenera lotzeko «hamarkadetan». Ohartarazi dute ez dutela onartuko dirua proiektu horietara bideratzea klima aldaketaren kalteen ordainerako bideratu beharrean. «Ez dizuegu utziko Afrika Europaren gas geltoki bihurtzen», adierazi zuen Mohamed Adow ekintzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.