Euskal ikasleen talde bat sortu dute, hezkuntza propioaren alde

Egungo «injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre» egin nahi diete. «Hutsunea» sumatu dute arloan. Grebara deitu dute azaroaren 28rako

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Euskal ikasleek egungo hezkuntza sisteman «bizi» dituzten «injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre egiteko beharra sentitu», eta talde bat sortu dute. Atzo aurkeztu zuten, Gasteizen, Kimuak elkartean. Euskal hezkuntza sistema propio baten alde ariko direla adierazi dute.

Euskal ikasle mugimenduak egindako lana laudatu ondoren, aitortu dute «jakitun» direla «azkenaldian argia itzaliz»joan dela. «Horregatik, antolatzeari ekin diogun ikasleak izateaz gain, hezkuntza mugimenduan bizi dugun hutsune batbetetzeko ere jaio gara. Indarra daukagu, eta indarra emango diogu gure hezkuntzari».

Iragarri dute Euskal Herrikoa izango dela dinamika. «Gure artean saretu, eta Paristik zein Madrildik inposatutako ereduei erantzun bateratu bat emateko hautua egin dugu».

Azaroaren 28rako (osteguna) deitu dute aurreneko ekinbidera: ikasle greba, «guztion mesedetan egongo den hezkuntza burujabe bat» eraikiz joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.