Kinielen arabera, Alemania Ekialdeko ministrorik gabe

2018ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Datorren asteazkenean, hilak 14, Angela Merkel parlamentuari babesa eskatzekoa da, kantziler moduan laugarren legealdiari ekiteko. Demokristauek argi dituzte gobernu itunean egokitutako ministerioetan arituko direnen izenak. Ikusmin handiena piztu duen ministro berria Horst Seehofer da, errefuxiatuen krisia Merkelekin pipertuta igaro zuen Bavariako presidente ohia. CSUko atalik kontserbadoreena ordezkatzen du politikari zaildu horrek, eta eraberritutako Barne eta Aberri saila egokitu zaio.

Sozialdemokratei dagokienez, Finantza Ministerioa bere gain hartuko du Olaf Scholzek; hori da ziurtzat ematen den kargurik esanahitsuena. Atzerri ministro postua beretzat gorde zuen Martin Schulzek, SPDko lehendakari ohiak, baina buruzagitzatik dimisioa eman behar izan du azkenean,eta gobernuan sartzeari uko egin, kanpainako hitza saldu eta Koalizio Handiaren aldeko apustua berresteagatik. Heiko Maas izan daiteke Atzerri ministro orain, Justizia saila kudeatu ondoren.

Itxitzat jotzen den CDU/CSUko ministroen zerrendan ez da Alemania Ekialdeko barrutietako ordezkaririk ageri. Demokristauek Merkelen komodinarekin zuritu dute hutsunea: Hanburgon jaiotakoa da, baina Templinen hezi zen, Brandenburgon. Horiek horrela,SPDren kontrako presioa hazi eta hazi ari da, libre dituen ministro postuetako bat Ekialdeko buruzagi berriren bat goratzeko balia dezan. «Land berriak» deiturikoetakoen bazter batzuetan, Koalizio Handiko bi alderdien artean botoen %25 galdu zuteniraileko hauteskundeetan, AfD eskuin muturraren mesedetan. Orduan, Merkelek arreta handiagoa hitzeman zien Ekialdeko herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.