EPAIKETAK

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Cristina Fernandezek hamar bat auzibide ditu irekita bere bi agintaldietan (2007-2015) ustez egin zituen delituengatik. Horietako lautan, auzitegiek epaiketa egiteko erabakia hartua dute:

'Vialidad auzia'

Presidente ohiaren aurka hasi den lehenengo epaiketa da. Legez kanpoko elkarte bat osatzea eta administrazio publikoari iruzur bidez kalte egitea leporatzen diete Fernandezi eta beste hamabi pertsonari.

'Los Sauces/Hotesur auzia'

Los Sauces eta Hotesur bi auzi ezberdin ziren, baina bakarrean biltzea erabaki zuen epaileak. Irailean hastekoa da epaiketa. Hotel batzuen bidez dirua zuritzea leporatzen diete Fernandezi eta haren bi seme-alabei.

Iranekiko memoranduma

Fernandezek 2013an memorandum bat sinatu zuen Iranekin, AMIA Argentinako juduen elkartearen aurka 1994an egin zuten atentatua argitzeko helburuz —85 pertsona hil zituzten—. Estaltze delitu bat leporatuta epaituko dute.

Gerorako dolarrak

Diruaren balioaren hazkundea kontrolatzeko estrategia bat indarrean jarri zuen Fernandezek 2015ean, gerorako dolarrak salduta. Horrekin administrazio publikoari kalte egin ziola egotzita epaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.