EPAIKETAK 2020AN

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
François Fillon Frantziako lehen ministro ohiaren kontrako epaiketa ez da ustelkeria auziekin lotutako bakarra izango aurten Frantzian. 2020an epaileen aurretik pasatu beharko dute Nicolas Sarkozy presidente ohiak, Claude Gueant Barne ministro ohiak eta Marine Le Pen Batasun Nazionalaren buruzagiak.

Nicolas Sarkozy

Bi epaiketari egin beharko die aurre. Batean, finantzaketa irregularra leporatzen diote, 2012ko presidentetzarako kanpainarekin lotuta. Bestean, ustelkeria eta influentzia trafikoa egozten dizkiote, ustez Kasazio Auzitegiko epaile bati Monakoko postu garrantzitsu bat eskuratzeko laguntza eskaintzeagatik, berari buruzko informazio bat sekretupean mantentzearen truke.

Cleaude Gueant

Cleaude Gueant Sarkozyren Barne ministro izandakoa zerga iruzurragatik epaituko dute. Bi urteko zigorra jarria diote jada, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Marine Le Pen

Filloni bezala, Marine Le Pen Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdiko buruari ere lanpostu faltsuen bidez diru publikoadesbideratzea leporatzen diote. Ikerketaren arabera, Le Penek ez zuen laguntzailerik kontratatu Europako Parlamentuan, baina lanpostu horien soldata jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.