PTen jabeen ardurari erreparatu dio Tapiak

Iosu Alberdi -

2018ko martxoak 24

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiak azaldu du Jaurlaritzak «erabateko» konpromisoa duela Productos Tubulares enpresan inplikatzeko. Halere, adierazi du «erantzukizunik handiena» jabetzan eta kudeaketan dagoela. Langileak greba mugagabean daude, enpresak Trapagarango (Bizkaia) fabrika ixteko asmoa adierazi zuenetik.

Enpresa batzordeak ziurgabetasun egoera salatu du; langileak Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu ziren atzo. Tapiak, ordea, adierazi du Jaurlaritzak ez dituela ezagutzen enpresak bere bideragarritasun planean txertatutako neurriak, Productos Tubularesen eta Tubos Reunidosen fabriken ingurukoak: «Guk ez dugu dokumentu hori, eta uste dut langileek ere ez dutela».

Enpresak esan du ez dituela oraindik negoziazioak hasi, AEBetako presidente Donald Trumpek altzairuari jarri nahi dizkion muga zergen ondorioz. Tapiaren esanetan, ordea, AEBen neurriek «aurreko astean espero baino eragin txikiagoa» izango dute enpresan, Europako Batasuna neurrietatik kanpo gera daitekeelako. Beraz, azpimarratu du epe luzerako plan bat ezartzeko ordua dela.

Tubacexen hitzarmenik ez

Bestalde, Tubacexeko langileek atzera bota dute ELAk, CCOOk eta Independenteek sinatutako lan hitzarmena. Itunaren aurkako boza eskatu zuen LAB sindikatuak, «atzerakada berri bat zekarrelako», eta langileek bat egin dute iritzi horrekin. 392 beharginek egin dute lan hitzarmenaren aurka, eta 327k alde. Sindikatuak azaldu duenez, uste dutelako akordioa «guztiz eskasa» dela.

LABek adierazi du sinatzaileek izaniko jarrerak langileen hitza hartzeko aukera mugatu duela, eta azaldu du akordioak ez zuela zuzendaritzak azken lau urteetan sortutako «prekaritatea» mugatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Foru ogasunek urrian kalkulatu baino 537 milioi gehiago bildu dituzte

Aitor Biain

Finantzen Euskal Kontseiluan %13,3ko eroriko bat kalkulatu zuten, eta %9,8koa izan da. BEZa eta sozietate zerga amildu diren arren, errenta kanpaina onak aurreikuspena hobetzen lagundu du
 ©VICTOR LERENA / EFE

«Ezin dugu onartu enpresako akordio batek sektoreko itun bat okertzea»

Xabier Martin

Espainiako Gobernuak pentsioen erreforma eta lan erreforma egingo ditu datozen hilabeteetan, eta Unai Sordok CCOOren posizioa zehaztu du. Ez du argitu, ordea, leman jarraitu nahi duen.
Zamakona ontziolako langile batzuk ©Marisol Ramirez (Foku)

Zamakonak beste itsasontzi bat egingo du Norvegiarako

Jokin Sagarzazu

Beste hiru barku ari dira egiten Santurtziko ontziolan. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du operazioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna