HILBERRIA. Alejandro Chavarria

«Uruguain jaiotako idazle kubatarra»

ALEJANDRO ERNESTO / EFE.
Ainhoa Sarasola.
2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Hala definitu izan zuen bere burua Daniel Chavarriak. Uruguaiko San Jose de Mayon jaio zen, 1933an, eta Habanan bizi 1969az geroztik, hegazkin txiki bat bahitu eta Kolonbiatik ihesi hara iritsi zenetik—komunista zen, eta talde iraultzaile bat sortzen saiatu ondotik egin zuen ihes—. Kuban idatzi zuen argitaratu zuen lehen lana, Joy eleberria (1978). Horregatik esan ohi zuen Uruguain jaiotako idazle kubatarra zela. Hilaren 6an hil zen, Habanan, 85 urte zituela.

La Habanako Unibertsitatean latineko eta grekoko irakasle zen, eta nobela beltza, historikoa eta saiakera ondu zituen batik bat. Lan haren ondotik beste asko iritsi ziren, baita sariak ere, tartean Kubako kritikarena, La sexta isla-ri esker (1984). Txalaparta argitaletxeak haren bost lan plazaratu zituen: Allá ellos; Adiós muchachos; Una pica en Flandes; Príapos; eta Raul Sendicen biografia nobelatua.

2009an, Chavarriak bere memoriak argitaratu zituen: Y el mundo sigue andando.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.