HILBERRIA. Alejandro Chavarria

«Uruguain jaiotako idazle kubatarra»

ALEJANDRO ERNESTO / EFE

Ainhoa Sarasola -

2018ko apirilak 11
Hala definitu izan zuen bere burua Daniel Chavarriak. Uruguaiko San Jose de Mayon jaio zen, 1933an, eta Habanan bizi 1969az geroztik, hegazkin txiki bat bahitu eta Kolonbiatik ihesi hara iritsi zenetik —komunista zen, eta talde iraultzaile bat sortzen saiatu ondotik egin zuen ihes—. Kuban idatzi zuen argitaratu zuen lehen lana, Joy eleberria (1978). Horregatik esan ohi zuen Uruguain jaiotako idazle kubatarra zela. Hilaren 6an hil zen, Habanan, 85 urte zituela.

La Habanako Unibertsitatean latineko eta grekoko irakasle zen, eta nobela beltza, historikoa eta saiakera ondu zituen batik bat. Lan haren ondotik beste asko iritsi ziren, baita sariak ere, tartean Kubako kritikarena, La sexta isla-ri esker (1984). Txalaparta argitaletxeak haren bost lan plazaratu zituen: Allá ellos; Adiós muchachos; Una pica en Flandes; Príapos; eta Raul Sendicen biografia nobelatua.

2009an, Chavarriak bere memoriak argitaratu zituen: Y el mundo sigue andando.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna