SOSLAIA. Brigid Kosgei

Txikitu egin du kronometroa

TANNEN MAURY / EFE.
Julen Etxeberria.
2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Kenyako atletismoak nekez ahaztuko du joan den asteburua. Larunbatean, Eliud Kipchogek balentria egin zuen Vienan, maratoia bi orduan baino gutxiagoan eginda: 1.59.40. Marka ofiziala izan ez arren, sekulako meritua du. Meritu galanta du, halaber, egun bat geroago, haren herrikide Brigid Kosgeik Chicagon (AEB) egindakoak. Maratoiaren munduko marka hobetu zuen: 2.14.04. Paula Radcliffe britainiarrak zuen aurreko errekorra, hamahiru urte lehenago Londresen lortutakoa: 2.15.25. Ezinezkoa zirudien marka hori hobetzeak, baina Kosgeik sekulako hozkada eman zion, minutu eta 21 segundoan ondu baitzuen. Kipchogek ez bezala, hark ez zuen inolako laguntzarik izan, eta horregatik, haren marka bai da ofiziala.

Ezustea izan da Kosgeik egindakoa. Punta-puntako maratoilaria izanagatik —bitan irabazi du Chicagoko maratoia eta behin Londreskoa—, inoizko marka onenetan zortzigarrena zuen, Radcliffena baino ia hiru minutu okerragoa. Baina herenegun hegan egin zuen 25 urteko maratoilariak, kilometroa 3.10era eginda. «Ez nuen espero, baina oso ondo nengoen. Gorputzak aurrera egiteko eskatzen zidan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.