Errusiak eta Iranek azalpenak eskatu dizkiote Israeli

2014ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Errusiak NBE Nazio Batuen Erakundera bidalitako gutun batean adierazi du «kezkatuta» dagoela Israelek herenegun Sirian egindako aire erasoarengatik, eta halakorik berriro ere ez egiteko eskatu dio. Iranek, berriz, bonbardaketa gaitzetsi du, eta Tel Avivi egotzi dio EI Estatu Islamikoaren alde aritzea. Siriak berak NBEren Segurtasun Kontseiluari eskatu dio Israel zigortzeko. Tel Avivek, ohi duen bezala, ez du ez baieztatu, ez ukatu erasoa berak egin duenik. Siriako Gobernuak jakinarazi du Damasko ondoko «toki seguru batean» izan zela erasoa. Libanoko iturriek diotenez, Hezbollahen instalazio batzuk ziren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.