PASARTEAK

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
EH Bilduk aurkeztutako testuaren pasarte nagusiak hauek dira:

Izena eta izana

«Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritargoa, Euskal Herriaren parte denez gero, bere identitate nazionala aitortuz eta bere borondate demokratikoaren adierazpide gisa, Euskal Estatu Erkidego gisa eratzen da».

Espainiarekiko harremana

«Estatutu Politiko honetan adierazitako borondate demokratikoaren arabera, eta dagozkion eskubide historikoen adierazpide eguneratu gisa, Euskal Estatu Erkidegoak harreman konfederala ezartzen du Espainiako Estatuarekin [...]. Lotura konfederal hori eratortzen da euskal herritarrek beren egitura politikoa modu askean erabakitzeko eskubidearekin».

Erabakitzeko eskubidea

«Herritarren erabakitzeko eskubidea babeste eta betetze aldera, euskal erakundeek gaitasuna izango dute herri galdeketak eta erreferendumak arautzeko eta kudeatzeko, beren eskumenekoak diren gai politiko eta sozialei dagokienez nahiz Euskal Herriko beste herrialde batzuekin, Espainiako Estatuarekin eta Europako eta nazioarteko beste lurralde politiko batzuekin izan nahi duen harremanaz».

Berme sistema

«Kontzertu Politikoaren Batzorde Mistoan adostuko dira [...] Espainiako Estatuko araudia Euskal Estatu Erkidegoan ezartzeko edukiak eta irismena, eta Espainiako Estatuko araudian jasoko dira dagokion babes klausula foralaren bitartez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.