Landabenen osatu da erregulazioa adosteko mahaia

2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen automobil fabrika «normaltasunez» ari da lanean, baina, koronabirusaren ondorioz hornikuntza katean mozketa izan daitekeela eta, «badaezpadako» neurriak hartzen hasi dira: joan den astean iragarri bezala, aldi baterako erregulazio espedientearen negoziazio mahaia osatu zuten, atzo, zuzendaritzak eta langileen ordezkariek. Italia iparraldeko hornitzaileekin daude kezkatuta Nafarroan, nahiz eta, oraingoz, haiek ere normaltasunez ari diren jardunean.

Gehiago edo gutxiago, otsailean euroguneko lantegi askok igarri diete koronabirusaren ondorioei. IHS Markit aholkularitza enpresaren arabera, Txinako lantegien itxierak luzatu egin ditu handik eta inguruko herrialdeetatik hornikuntzak jasotzeko epeak. «Agindu propioak betetzeko, konpainiek inbentarioetara jo dute, azken hamarkadan ikusi gabeko neurrian». Eskaera berrien kopurua ere apaldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.