Jalgi hadi 'into the square'

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Benetan beharrezkoa da? Euskararen ezagutza asko handitu den honetan, aldi berean, ingelesaren gehiegizko erabilera joera bilakatu da aspaldian Euskal Herrian: Urdaibai Bird Center, Bermeo Tuna World Capital... Batzuk aipatzearren. «Kosmopaletismoa» deitu dio Iñigo Fernandezek: «Hori da pentsatzea ingelesez egiteagatik unibertsalagoa zarela. Konplexuz egindako jarduna da». Hala ere, aholkulariak aitortu du sarri zaila dela elebitasuna eta eleaniztasuna kudeatzea: «Askotan euskara hutsez ez duzu nahi jarri, erdaldunek ez dutelakoan ulertuko; gazteleraz bakarrik ez duzu nahi jarri, euskaldunei arrotz egingo zaielako; eta, azkenean, pentsatzen duzu: 'Ba, begira: ingelesez jarriko dut, eta bakea'. Zoritxarrez, askotan hori gertatzen da».

Nolanahi ere, oinarrizko irizpidea argi dauka: «Uste dut ingelesa justifikatuta dagoela bakarrik zure merkatu kuota handiena atzerrian badago, edo zure bezero nagusia turista bada».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.