Ander Vizan. Gazte Agorako kidea

«Lurralde guztietako gazteen arteko sinergiak indartu behar ditugu»

ANDONI CANELLADA / FOKU.
Maider Galardi
Irun
2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Ander Vizan hasieratik dago Eusko Ikaskuntzaren Gazte Agora egitasmoan. Diagnostikoa eginda, hurrengo urratsak definitzen ari dira orain.

Nola eratu da Gazte Agora?

Mendeurreneko kongresuan, gure ekarpena egin genuen gazteen ikuspegitik, baina pentsatu genuen sinergia horiek indartu behar zirela. Euskal Herriko lurralde guztietako gazteak geunden, eta talde eragilea sortu genuen.

Antzekoak al dira gazteen kezkak lurralde guztietan?

Arlo sozioekonomikoan, bai, eta gazteen parte hartzeari dagokionez ere bai, baina euskarari eta hezkuntzari dagokionez, egoera diferentea dugu lurraldearen arabera. Identifikatu ditugu zenbait praktika on ere.

Izango al da fororik, azkenean?

Praktika on horiek identifikatzeko eta saretzen segitzeko, urtarrilaren amaieran proposamenak jasotzeko epea irekiko dugu, eta mugaz gaindiko foroa egin nahi dugu udaberrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.