EBk beste bost urtez oztopatuko ditu Txinako bizikletak
Europako Batzordeak %48,5eko muga zergak ezarriko dizkie Txinatik inportatutako bizikletei beste bost urtez. Tarifa bera pagatu beharko dute Malaysian, Indonesian, Sri Lankan, Tunisian, Kanbodian eta Pakistanen egindako bizikletek ere, Pekinek herrialdeon bidez esportatzen zituelako bizikletak EBra, Bruselaren ikerketen arabera. EBk 1993an ezarri zituen Txinako bizikleten kontrako anti dumping neurriak. EBk urtean 11 milioi bizikleta ekoizten ditu, eta 100.000 langile daude sektorean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu