«Zein da gure etsaietan handiena: Powell ala Xi?»

2019ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Txinako Gobernuarekin bezain haserre dago Donald Trump bere banku zentraleko presidentearekin, Jerome Powellekin. Erreserba Federaleko buruak —Trumpek berak hautatutakoa— uko egin dio interes tasak asko jaisteari, eta, atzo egindako hitzaldi batean, ez zuen argitu noiz jaitsiko dituen. Are gehiago, aitortu zuen Trumpen merkataritza gerrak kalte egiten diola ekonomiari, baina Erreserba Federalak ez duela tresnarik hari aurre egiteko.

Powellen hitzak gaizki hartu zituen Trumpek. «Nire galdera bakarra da, zein da gure etsaietan handiena, Jay Powell ala Xi presidentea?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.