GAKOAK

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Oromoak

Etiopiak 100 milioi biztanle baino gehiago ditu, 80 etniakoak baino gehiagotakoak. Oromoak dira gehienak, %34. Haien lurraldea, Oromia, Etiopiako estaturik handiena da, eta Addis Abeba hiriburua Oromia eskualdean dago, baina administratiboki bereizita. Historikoki botere guneetatik diskriminatuta eduki izan dituzte oromoak. 1973an ABO Oromia Askatzeko Frontea sortu zuten, eta autodeterminazioaren alde borroka armatua hasi zuen —iaz sinatu zuen bakea gobernuarekin—. Abiy Ahmed da Etiopiak izan duen lehen agintari oromoa.

Aldaketa politikoa

Etiopiak hiru aldaketa politiko handi izan ditu: inperio aldiaren amaiera (1974), Junta Militarraren agintaldia (1974-1991) eta EPRDF koalizioaren agintaldia, 1991tik. Iaztik, trantsizio kutsuko erreforma prozesu batean murgilduta dago gobernua, eta trantsizio horren bururatzea datorren urteko maiatzeko hauteskundeek izan beharko lukete, alderdi askotariko lehenengo hauteskunde irekiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.