Indarkeria jasan dutenei laguntza juridiko gehiago

2020ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Indarkeria matxista jasan duten emakumezkoei laguntza juridiko gehiago emateko hitzarmen bat izenpetu zuten atzo Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak eta Lurdes Maiztegi Legelarien Euskal Kontseiluko lehendakariak, Gasteizen egindako agerraldian.

Hitzarmenari esker, guardiako abokatu gehiago egonen dira hemendik aitzina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarkeria matxista jasan dutenak artatzeko, eta errefortzu eta guardia txandetan lan egiten duten abokatuek ordain ekonomiko handiagoa jasoko dute. Txanda horietan parte hartzen duten abokatuek prestakuntza espezifikoa jaso beharko dute.

Hitzarmenak dioenez, salaketa jarri eta babes neurriak eskatzeko bidean aurrez aurreko aholkularitza eskainiko diete emakumeei, biktima bakoitzaren egoerara egokituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.