Gorroto delituei aurre egiteaz aritu dira Bilbon

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Sare sozialen bidez gero eta gorroto delitu gehiago zabaltzen ari direla ohartarazi zuen Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta gorroto delitu horiei aurre egitearen garrantzia azpimarratu. Harekin bat egin zuen Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak. Elkarrekin izan ziren, atzo, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrak Bilboko Bizkaia aretoan antolatu zituen jardunaldietan.

Artolazabalek azpimarratu nahi izan zuen sare sozialak zer-nolako eragina izaten ari diren gorroto delituen areagotzean, eta prebentzioan egin beharreko lanaz solastatu zen. Santosek, berriz, arrazakeriaren inguruan hitz egin zuen, eta azaldu Nafarroan lege proposamen jakin batzuk jorratu dituztela gorroto diskurtsoen prebentziorako eta horiei aurre egiteko. Are, Arrazakeriaren Aurkako Legearen eta Justizia Errestauratiboari Buruzko Foru Legearen alde egin zuen. Gaiak ezberdinak izan arren, bat egin zuten biek, eta aipatu zuten prebentzioa dela garrantzitsuena gorroto diskurtsoekin Ā«behingozĀ» bukatzeko.

Gorroto delituei aurre egiteari dagokionez, Artolazabalek aipatu zuen funtsezkoa dela gertatzen diren gorroto ekintza eta delituei buruzko informazioa edukitzea. Bide horretan, Santosek aurreratu zuen Nafarroan migratzaileen harrerarako plan bat aurkeztuko dutela laster.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.