SOSLAIA. Volodimir Zelenski

Dramaren lehen atala

mikel rodriguez
2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
«Nire bizitza osoan saiatu naiz ahal den guztia egiten ukrainarrek irribarre egin dezaten. Datozen bortz urteotan ahal dudan guztia eginen dut ez dezaten negar egin». Ukrainako Rada Goreneko tribunatik egin zituen adierazpen horiek atzo Volodimir Zelenskik (Krivii Rih, Sobietar Batasuna, 1978). Fikzioan Ukrainako presidente gisa emandako hitzaldiak lehenbizikoz errealitate bihurtu zituen Herriaren zerbitzaria telesaileko aktore protagonistak. Istorio komiko batean herrialdeko presidente bihurtzen zen irakasle baten rola antzeztu zuen. Orain errealitatera egin du jauzi, baina komediatik baino gehiago, dramatik duen egoera baten protagonista izateko.

Judua da Zelenski. Haren gurasoak zibernetika arloko irakasleak ziren, eta Zelenskik haurtzaroko lau urte Mongolian igaro zituen aitaren lanbidearen ondorioz. Errusiera hiztuna da presidente berriaren familia, baita haren inguru guztia ere. Hauteskundeen lehen itzuliaren ondoren, Olena Zelenska emazteak 112 kateari adierazi zion senarra «ukraineraren jakintza hobetzeko lanean» ari zela.

Zelenskik abokatu ikasketak egin zituen, baina 1990eko hamarkadatik aktore eta gidoilari lanean aritu da Kvartal 95 ekoiztetxearen bidez. Ibilbide politikoa hasi aitzinetik, sormena izan du ogibide, eta orain sormen hori errealitatearen zerbitzura paratu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.