Albistea entzun

Rosalea Hamilton. Abokatua

«Jamaikan arrasto handia utzi du iragan kolonialak»

Aberastasunaren banaketa desorekatua Jamaikaren iragan kolonialaren ondorio da, Hamiltonen ustez. Errepublikaren eta demokrazia zuzenaren aldekoa da abokatua.

ROSALEA HAMILTON Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2022ko urriak 7

Jamaikako erregea Charles III.a da, baina gobernua eta oposizioa errepublikaren aldekoak dira. Erreferendum bat antolatzeko asmoa dute, estatuburutzaz herritarrek erabaki dezaten. Rosalea Hamilton abokatu eta ekonomialaria (Kingston, Jamaika, 1958) Jamaikako Zuzenbide eta Ekonomia Institutuko zuzendaria da, eta Jamaika errepublika bihurtzearen alde dago.

>Ikusi gehiago: Commonwealtharen etorkizuna jomugan

>Nola aldatuko litzateke Jamaika errepublika bihurtuko balitz?

>Aldaketek denbora behar dute, eta jamaikarrei ahotsa ematean, herritarrak subirano bihurtzean, gertatuko dira. Dena den, aurreikus dezaket Jamaikako Errepublikak herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duela.

>Zer arazo nagusi dituzue Jamaikan?

>Krimena eta hezkuntza. Hilketa tasa oso handia da, eta gutxi batzuek baino ez dute kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera.

>Iraganeko britainiar inperialismoaren ondorio dira?

>Bai. Jamaikan arrasto handia utzi du iragan kolonialak. Boterea eta aberastasuna pertsona gutxi batzuen eskuetan dago: gutxiengoak bizi kalitate oso handia du, eta gehiengoak, oso txikia. Jamaikarren %20 berea ez den lurretan ari da lanean; ez dituzte etxebizitza egokiak, eta ikasketa oso gutxi izan dituzte. Gainera, arrazakeria eta klasismoa oso handiak dira Jamaikan.

>Jamaika errepublika bihurtzeak konponduko ditu arazo horiek?

>Konpondu ditzake, baina ez edonola. Guyana, Trinidad eta Tobago, eta Dominika errepublika bihurtu ziren, baina gobernuen boterea nabarmen indartu zuten, eta herritarren ahotsa oso mugatua da oraindik. Nire ustez, Jamaikako Errepublikak deszentralizazioaren eta demokrazia zuzenaren alde egin beharko luke, herritarrek erabakiak hartzeko gaitasuna izan dezaten.

>Herritarrak errepublikazaleak dira?

>Errepublika bihurtzearen ikuspegiak aldatzen ari dira. Azken inkesten arabera, jamaikarren %27 baino ez da monarkiaren aldekoa. Duela hamarkada bat %40 zen.

>Gizarteko sektore jakinen bat da monarkiaren aldekoa?

>Adineko pertsona gehienak monarkiaren alde daude, baina belaunaldi gazteak errepublikazaleak dira, iragan kolonialarekin eta utzi dituen ondorioekin lotzen baitute monarkia. Dena den, Jamaikak, errepublika bihurtuko balitz, Commonwealth erakundeko kide izaten jarraituko luke. Horrek ez du eztabaidarik piztu.

>Commonwealthak mesede egiten dizue?

>Nire ustez, ez. Gezurra da kide guztiek estatus bera dutela, eta, gainera, Jamaikaren gisako herriei ez die laguntzarik ematen garapena bultzatzeko.

>Andrew Holness Jamaikako lehen ministroak konpentsazio ekonomiko bat eskatu dio Erresuma Batuari, iraganeko esklabotzaren erantzule izateagatik.

>Erresuma Batuko errege familiak esklabotza eta pertsonen trafikoa bultzatu zituen Jamaikan, eta gure arbasoen odolarekin eta izerdiarekin etekinak atera zituzten. Konpentsazio ekonomiko bat eman behar digute, baita barkamena eskatu ere.

>Egingo dutela uste duzu?

>Egin beharko lukete, guk justizia behar dugulako. Hala ere, ez dut uste egingo dutenik.

>Ezagutuko duzu Jamaikako Errepublika?

>Bai. Erreferenduma egitean, gehiengoak erregea estatuburutzatik kentzearen alde bozkatuko du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz - Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste

Pekinen iragan astean egin zuten manifestazioetako bat. ©M. R. CRISTINO / EFE

Txina, konfinamenduen amaierarako bidean

Olatz Urkia

Urumqin hiru lagun hil ziren joan den astean, sute bat hasi eta konfinamendu neurriek suhiltzaileen lana oztopatu zutenean. Haserrea segituan piztu, eta Txina osoan hedatu dira neurri horren aurkako protestak; orain, egoera baretuta, badirudi gobernuak manifestariak lasaitzeko keinua egin duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...