Albistea entzun

Eskoziaren desafioa

'Brexit'-a parlamentuan blokeatzeko prest dagoela ohartarazi du Sturgeonek. Laboristen barruan krisia areagotu da; zazpi eledunek eman dute dimisioa
Taxilari bat, iragan ostegunean, galdeketa egunean, Londresen. Erresuma Batutik ateratzea erabaki zuten herritarren %52k.
Taxilari bat, iragan ostegunean, galdeketa egunean, Londresen. Erresuma Batutik ateratzea erabaki zuten herritarren %52k. HANNAH MCKAY / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Kristina Berasain Tristan -

2016ko ekainak 27

Eskoziako independentistek ez dute minutu bakar bat ere galdu nahi. Nicola Sturgeon lehen ministroak ohartarazi du Eskoziako Parlamentuak blokea dezakeela Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeko prozesua. BBCri emandako elkarrizketa batean, adierazi du ez dagoela prest nazioaren «interesen kontra» doan zerbait babesteko. Aurreratu du SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistako 63 diputatuek ezezkoa emango diotela «onespen legegileari» —guztira 129 eserleku ditu Parlamentuak—.

Londresek Edinburgoren baimena behar ote duen galdetuta, lehen ministroak erantzun du «logikaz» zaila egiten zaiola sinestea baldintza hori ez egotea: «Susmoa hartzen diot Erresuma Batuko Gobernuak beste ikuspuntu bat izango duela, eta ikusiko dugu elkarrizketak nola amaitzen diren».

Lorden Ganberak Eskoziako Parlamentuaren oniritzia behar ote duen, baina, ez dago argi. Londres eta Bruselaren arteko akordioek eskoziarrei zuzenean eragiten diela aintzat hartuta, hainbatek uste dute estatu kide izateari uzteko tramiteek Eskoziako Legebiltzarraren onespena behar dutela «ezinbestez». Adam Tomkins diputatu kontserbadoreak, aldiz, kontrako iritzia dauka: Eskoziako Parlamentuak ez duela beto eskumenik adierazi du. Zuzenbide Konstituzionalean aditua da Tomkins, eta sare sozialetan eman du bere azalpena: «Holyrrod-ak boterea dauka onespena eman edo isilik egoteko. Betoa jartzea beste kontu bat da».

Iritziak iritzi, Sturgeonek jarrera irmoa dauka. Larunbatean prest agertu zen Eskozian beste independentzia erreferendum bat egin ahal izateko legeria onartzeko. Baita EBrekin zuzeneko negoziazioak hasteko ere. Brexit-aren emaitzek bestelako jokaleku politiko bat marraztu dute, eta, duela bi urteko galdeketan ez bezala, baiezkoak erraz irabaziko luke orain. The Sunday Post egunkariak zabaldutako inkestaren arabera, eskoziarren %59k egingo lukete independentziaren alde. 2014an, %84,5eko parte hartzearekin, baiezkoak botoen %44,7 jaso zituen; besteak beste, beldurraren mezuek zabaldu zutelako independentzia garaituz gero Eskozia EBtik aterako zela. Brexit-ean, berriz, eskoziarren %62k Europako Batasunean geratzearen alde egin zuten.

Corbyni kritikak

Erresuma Batuko nazioen arteko banaketaz harago, alderdien barruko banaketak ere jarri ditu agerian brexit-ak. David Cameron lehen ministroak emaitzak jakin bezain pronto iragarri zuen dimisioa emango duela urrian: «Ni ez naiz izango herria beste patu batera eramango duen kapitaina». Haren ordezkoa nor izango den, hori da orain kezka handiena tory-en artean. Boris Johnson alkatea ohia da entzuten diren izenetako bat, baina beste hautagai bila ari dira Alderdi Kontserbadorean, hura izendatzea eragozteko.

Tory-en barruan, dena den, kanpaina aurretik azaleratu ziren ika-mikak, galdeketaren inguruko jarreran ez baitzuten bat egin, eta orain oposizioko alderdi nagusiaren barnean egin du eztanda krisiak. Alderdi Laboristako zazpi eledunek dimisioa eman zuten atzo, eta alderdiko buruzagiari lidergo falta egotzi. Jeremy Corbyn berak Hilary Benn Atzerri bozeramailea kargutik kendu zuen herenegun, hark, konfiantza galdu zuela argudiaturik, buruzagi laboristari dimisioa emateko eskatu ostean. Corbynek estatu kolpetzat hartu zuen babes falta.

Margaret Hodge eta Ann Coffey diputatuek, berriz, buruzagiaren kontrako konfiantza mozioa aldarrikatu dute, eta, hainbat informazio iturriren arabera, asteartean egin lezake alderdiak bozketa modu sekretuan. Corbyni kanpainan oso jarrera apala izatea leporatu diote alderdikideek, baina, antza, militanteen babesa dauka. Andy Burnham Barne bozeramailearen hitzetan, ez dauka zentzurik «gerra zibil batean murgiltzeak, herrialdea bera dudan murgilarazita dago eta».

Brexit-aren emaitza zeresana ematen ari da, alderdietan ez ezik, herritarren artean ere. EBtik ateratzearen alde egin zuten herritarren %7 damututa daude, eta hiru milioi lagunek baino gehiagok, berriz, bat egin dute beste erreferendum bat egitea eskatzen duen egitasmoarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pekinen iragan astean egin zuten manifestazioetako bat. ©M. R. CRISTINO / EFE

Txina, konfinamenduen amaierarako bidean

Olatz Urkia

Urumqin hiru lagun hil ziren joan den astean, sute bat hasi eta konfinamendu neurriek suhiltzaileen lana oztopatu zutenean. Haserrea segituan piztu, eta Txina osoan hedatu dira neurri horren aurkako protestak; orain, egoera baretuta, badirudi gobernuak manifestariak lasaitzeko keinua egin duela.
Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste
Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak

Uxue Rey Gorraiz

Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte, eta agian gehiago egongo direla ohartarazi dute.

 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.