Zierbenaren pena, eta Urdaibairen amorrua

2018ko irailaren 11
00:00
Entzun
Oso gertu izan zuen Zierbenak bere historiako aurreneko Kontxako Bandera izango litzatekeena, baina 0.90 segundok utzi dute ametsa bete gabe. Estropada amaitu eta denbora luze batera, Donostiako portuko arranplan gora zihoan Juan Zunzunegi entrenatzailea, burua behera begira, baina tente aldi berean: «Pena handia daukat, baina nahiago dut gutxigatik galtzea askogatik galdu edo batere aukerarik gabe ibili izatea baino». Egindako lanarekin konforme zen: «Guk gurea egin dugu; Hondarribia hobea izan da, eta ez dago besterik».

Arranplatik gora, Itsas Museoaren alboan, Joseba Fernandez zegoen, Urdaibaiko entrenatzailea, burumakur, hitz egiteko gogorik gabe, Agustin Aranburu presidentea eta Antton Uriarte ordezkaria gertu zituela. Hitzak ateratzen lanak zituen Fernandezek: «Oraintxe bertan, nahiago izango nuke Frantzia aldean egon, Landa inguruan, eta ez hemen». Aurreko igandeko zigorrik gabe, bandera Bermeon egongo zela ez du ahaztua entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.