Noiz sortua: 2016-10-16 00:30:00

Hiru puntu baino gehiago

Athleticek eta Realak derbia jokatuko dute gaur, San Mamesen. Irabazleak bultzada ederra jasoko du
MIGUEL TOÑA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi-Jon Eskudero -

2016ko urriak 16

Euskal taldeak denboraldi historikoa ari dira jokatzen; bost talde gorengo mailan ikustea kontuan hartzekoa baita. Horren ondorio nagusietako bat da guztira hogei derbi jokatuko direla. Horietako bi, jardunaldi honetan. Baina San Mamesekoa izango da guztietan tradizio handiena duena: Athletic eta Reala aurrez aurre berriz ere. Denboraldion, gainera, aurrean ibiltzeko xedea dute bi taldeek.

Talde zuri-gorriak txarto ohitu ditu zaleak azken sasoietan: ohikoak dira Europako lehiaketetan. Talde lana eta lehiakortasuna dira haren arma nagusiak. Jokalari guztiek laguntzen dute elkar, eta, nahiz eta talentuz beste talde batzuk baino gutxiago izan, erakutsi dute onena estu hartzeko kapaz direla gauzak ondo eginez gero. Baina arantzak ere badaude bidean. Realaren kontrako partidak, besteak beste. Talde txuri-urdinari neurria hartu ezinik dabil aspalditxoan. Marcelo Bielsak taldearen ardura zuenetik ez dio irabazi. Lau urte pasatu dira jada: denbora asko da. Bada, estatistika txar hori amaitzea gura dute. Ez da nahikoa sasoi bukaeran aurretik amaitzea. Elkarren arteko lehiak ere irabazi egin gura dituzte.

Bolada txarra amaitzeko, Kepa Arrizabalaga, Eneko Boveda, Mikel Balentziaga eta Beñat Etxebarria faltako ditu talde zuri-gorriak. Iraizoz, Yeray, Lekue eta Iturraspe izango dira, ziurrenik, haien ordezkoak.

Bideari eutsi nahian

Reala, bestalde, onbidean sartu dela ematen du. Eibarren jasandako porrota salbu, itxura dotorea eman du azken jardunaldietan, eta bide horri segida eman nahi dio. Eusebio Sacristanek baditu zalantza batzuk defentsan; besteak beste, Joseba Zaldua min hartuta dagoelako, baina, zelai erdian baloia izan eta Athletici gaina hartzeko, Asier Illarramendiren eta David Zurutuzaren alde egingo du. Xabi Prietok ere aukera handia izango du hasieratik aritzeko. Hiru horiez gain, Mikel Oiartzabalek ere lan duina egin dezake arlo horretan. Hain zuzen, horixe izango da Eusebiok egingo duen proposamena: zelai erdian nagusitu eta aurkaria deseroso sentiaraztea. Irabaziz gero, Realak aurrea hartuko lioke Athletici, eta, sailkapenean gora egiteaz gain, zoriona eramango luke zaleengana, sasoi hasiera nahiko gorabeheratsu baten ostean.

Ohi bezala, ikusgarritasun eta ilusio faltarik ez du izango derbiak, baina azken urteetan baino zale gutxiago izango dute txuri-urdinek San Mamesen. Realeko peñak haserre agertu dira Bilboko klubarekin, sarreren prezioak adostu ez eta salneurri garestiak jarri dituelako.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. 

Alemaniako Esslingen hirian klima larrialdia aldarrikatzeko eginiko protesta bat, apirilean. ©RONALD WITTEK / EFE

Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak

Maite Asensio Lozano

'COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde' manifestuaren bi sustatzaile elkartu ditu BERRIAk, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira. Zientziak mahai gainean jarritako ebidentziei erreparatuta, «norabidea aldatu» behar dela esan dute, eta urrats sendoak eskatu dizkiete gobernuei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna