Emakumeen Bira

Sasoi betean etorri da

Sabrina Stultiensek ihesean irabazi du Emakumeen Birako lehen etapa, Legazpin. Faboritoek lasterketa kontrolatu dute, eta elkarrekin helmugaratu dira

Sasoi betean etorri da.
ainara arratibel gascon
Legazpi
2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Anna van der Breggen (Boels), Annemiek van Vleuten (Mitchleton) eta Ashleigh Moolman-Pasio (Cervelo). Aurtengo Emakumeen Bira irabazteko hautagai nagusiak dira hiru txirrindulari horiek. Baina Durango-Durango klasikoan, eta atzoko Birako lehen etapan ikusitakoaren arabera, bada nabarmendu behar den beste ezusteko izen bat: Sabrina Stultiens (Waowdeals). Herbehereetako txirrindularia lehena izan zen atzo Legazpiko helmugara(Gipuzkoa) iristen, eta agerian utzi zuen sasoiko iritsi dela Euskal Herrira. Izan ere, joan den ostegunean hirugarren izan zen Durango-Durango klasikoan, Biraren atarikoan. Ihesean iritsi zen atzo, eta hamazazpi segundo atera zizkion tropel nagusiari. Horri esker, lider da sailkapen nagusian. Tropel nagusian iritsi ziren hautagai nagusi guztiak, baita Ane Santesteban ere (Alle Cipollini).

Erritmo bizian ekin zion lanari tropelak. Hori bai, denek bat eginda egin zituzten lehen kilometroak. Baina, Aztiriko igoera hasi eta berehala, talde indartsuenak lehen tokiak hartzen hasi ziren. Boels, Cervelo eta Mitchelton taldeek ez zuten ezustekorik nahi. Orduan hasi ziren atzean geratzen aurreneko txirrindulariak.

Faboritoak ez zeuden ezer oparitzeko prest. Segundo bakoitzak urrea balio dezake lasterketa irabazteko. Hala, esprint eta tarteko helmugetan puntuak pilatzen hasi ziren. Moolman-Pasiok, adibidez, lau segundo hartu zituen,eta Van der Breggenek eta Van Vleutenek, hiruna.

Orduan iritsi zen Atagoitiko igoera estu eta pikoa. Hor lekua ez galtzea komeni zen, eta tropeleko indartsuenak lehen postuetan jarri ziren. Van Vleutenek, Van der Breggenek eta Stultienesek metro batzuk hartu zituzten. Baina, azkenean, jaitsiera bizkor baten ostean, Stultiens geratu zen bakarrik aurrean. Denbora izan zuen eskuak lasai igotzeko. Lourdes Oiarbidek (Movistar) Bira utzi behar izan zuen, Aztiria jaisten erori, eta sorbaldan min hartu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.