Albistea entzun

Hirigintza plan bat bertan behera utzi dute Galesen, hizkuntza eragina dela eta

Herri batean 366 etxebizitza egiteko proiektua atzera bota dute, galesari eragingo liokeela eta. Legeetan jasoa dute hizkuntza kontuan hartzea
Gales ipar-mendebaldean dago Bangor herria. Han egin nahi zuten etxe saila utzi dute bertan behera.
Gales ipar-mendebaldean dago Bangor herria. Han egin nahi zuten etxe saila utzi dute bertan behera. BERRIA

Garikoitz Goikoetxea -

2016ko apirilak 14

Galesko herri zaharrena dela esaten dute. Bangor. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago. 19.000 biztanle inguru ditu, baina horietatik gehienak unibertsitate ikasleak dira. Etxebizitzak egiteko hirigintza plan handi bat martxan izan dute orain arte: 366 etxebizitza egiteko asmoa. Bertan behera geratu da, ordea. Hirigintza planak galesari kalte egiteko arriskua ikusi dute, eta eraikitzaileari baimenik ez ematea erabaki du herri kontseiluak ?proiektuaren alde bozkatu dute hiru ordezkarik, eta kontra, hamarrek?. Urte hasieratik, legeetan sartua dago hirigintza planak onartzerakoan hizkuntza aintzat hartu beharra.

Planifikazio Legea aldatu dute Galesen, eta orain hirigintza egitasmo bat baimentzerakoan ezinbestekoa da galesarentzat izango lukeen eragina aztertzea. Carl Sargeant Planifikazio ministroak legea aurkeztean esan zuen «mugarria» dela irizpide hori txertatzea, eta Gales osoan «koherente» jokatzen ahaleginduko direla.

Mentrau Iaith Cymru elkarteko koordinatzaile Meirion Daviesek BERRIAri azaldu dionez, gales hiztun gehieneko eskualdean dago Bangor: %65 bat dira gales hiztunak ?Bangor herrian gutxixeago, unibertsitatearen eraginagatik?. Hamalau hektareako hirigintza plana zen, eta protestak eragin zituen. Azterketa egin zutenean, neurri zuzentzaile gisa proposatu zuten etxeak zatika eraikitzea, ez denak segidan, eta galesa ikasteko ikastaroak ematea biztanleei. Herri kontseiluak harago jo du: egitasmoa bertan behera utzi du.

Daviesek azaldu du lehen aldia dela bigarren pausoan proiektua bertan behera uzten dutena. Hala ere, enpresak aukera du helegitea jartzeko. Ez du argitu zer egingo duen. Hizkuntzen gaia kontuan hartu dutela esan du ?txosten bat ere egin du galesarentzat eragin ona izango duela esanez?. Keith Nutter, zuzendaria: «Hiru etxebizitzatik bat prezio eskuragarrikoak ziren, eta horietako gehienak gales hiztunek erosten dituzte».

Ingalaterratik joandakoak

Etxe gehienak kanpotarrentzat pentsatuak direla aitortu du enpresak. Hori da egoera, Daviesen arabera: «Bizitzeko leku atsegin gisa ikusten da Gales. Normalean etxeak erosteko diru gehiago dago Ingalaterran. Leku batzuetan, erdiak baino gehiago dira Ingalaterran jaiotakoak». Galesarentzat eragin txarra dauka horrek: «Hirigintza proiektuak eta gales hiztun gazteak Ingalaterrara joatea dira gales hiztunen komunitatearentzat mehatxurik handienak».

Oraintsu Euskal Herrian izan da Davies, Uemarekin, lege aldaketaz hizketan. Ezinbestekotzat jo du: «Lege aldaketa gabe, ezinezkoa zen garapen hau izatea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo NUPeko Euskara Taldeko kideek. ©NUP-EKO EUSKARA TALDEA

Euskararen eguna: Txibiteren agendan ageri ez den ospakizuna

Ion Orzaiz

Euskararen Nazioarteko Eguna «ospatzera» deitu du Ana Ollo kontseilariak (Geroa Bai), baina gobernuak ez du ekitaldi ofizialik prestatu

Urkullu Labiren bilera batera sartzen, artxiboko irudi batean. ©J.FONTANEDA / FOKU

Datuen goraldia apaltzen ahalegintzeko jarraibideak onartuko ditu gaur Labik

Arantxa Iraola

Osasun larrialdia berriz ezarri du Urkulluk, pandemia hasi zenetik hirugarren aldiz. 16:30erako deitu du Labi bilerara

<b>Mahai ingurua.</b> Ezkerretik, Lander Muñagorri, Ihintza Ostolaza eta Joseba Ibarretxe. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bolumena igo, ertzetan ere entzun dadin

Gotzon Hermosilla

Eremu erdaldunetako gazteei euskararen eta euskal kulturaren transmisioa nola bermatu aztertu dute jardunaldi batean. Zenbait adituk esan dute periferia, arazoa baino gehiago, «irtenbidea» izan daitekeela
<em>Batuz aldatu</em>-ren aurkezpena, aurtengo ekainean. ©JON URBE / FOKU

Hizkuntza politiketan eragiteko prest

Berria

Ia urte erdia pasatu da eremu askotako ia ehun eragilek adostutako 'Batuz aldatu' dokumentua aurkeztu zutenetik. Euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea du helburu egitasmoak. Arloz arloko lanketari ekingo diote 2022an.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.