DATAK

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Honako hauek dira Nafarroako gobernuburua, ahaldun nagusiak eta alkateak aukeratzeko epeak.

Nafarroako Parlamentua

Ekainak 19. Parlamentua osatzeko osoko bilkura. Legebiltzarreko presidentea, bi presidenteordeak eta idazkariak hautatuko dituzte.

Ekainak 29. Hamar eguneko epean, hautagai bat proposatuko dute gobernuburu izateko.

Abuztuak 26. Bozetatik hiru hileko epea dute gobernuburua hautatzeko. Bestela, legebiltzarra desegin behar da, eta bozetara deitu.

Batzar nagusiak

Araba. Batzorde Iraunkorrak jarri behar du Batzar Nagusiak osatzeko data. Gero, 30 egun dauzkate ahaldun nagusia aukeratzeko.

Bizkaia. Batzarkideen herenak akreditatu eta gehienez astebetera osatu behar dira Batzar Nagusiak. Ez dute epemugarik ahaldun nagusia aukeratzeko.

Gipuzkoa. Batzarkideen herenak akreditatu eta 15 egunera, Batzar Nagusiak osatzeko bilkura. Osatu eta 15 eguneko epean aukeratu behar dute ahaldun nagusia.

Udalak

Ekainak 15. Hauteskundeak egin eta hogei egunera izan behar dira alkateen inbestidura saioak; 40. egunera, helegiteak badaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.