Ikusguneri eman diote Urrezko Hirukia

Sejo Carrascosa, atzo, saria jasotzen. EHGHAM.
jone arruabarrena
2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
«Hamaika arrazoi daude Euskal Herri mailan sexu askapenaren alde lan egiten duten pertsona, proiektu, ekimen edota kolektiboak saritzeko». Hala ere, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak horietatik guztietatik bat aukeratu behar izaten du urtero. Hogei urte daramatza aukeraketa hori egiten eta kolektibo batzuei Euskal Herriko LGTBI borrokari egindako ekarpenagatik Urrezko Hirukia banatzen. Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren behatokia izan da aurten saritua, hain zuzen.

Ikusi gehiago:Gorroto delituak Euskal Herrian %46 ugaritu direla salatu du Gehituk

Taldeak adierazi du proiektua zein berau bultzatu dutenak saritu nahi izan dituztela: «Sari honekin, ikuspegi lokaletik eta herri mugimenduetatik datorren Ikusgune proiektuaren lana eta eredua goraipatzeaz gain, proiektuaren sorreran eta egungo proiektuaren egitekoan jo eta su ari diren pertsonak ere saritu nahi ditugu». Hain zuzen, Sejo Carrascosa Ikusguneko koordinatzailea arduratu da saria jasotzeaz.

«Trapuzko espartina»

LGTBI pertsonek beren eskubideak osotasunean bizitzeko «oztopoak jartzen dituzten jarrera, diskurtso, politika publiko edota taldeak» seinalatzeko ardura ere hartu dute. Hain zuzen, «trapuzko espartina» jaurtitzen die EHGAMek horiei urtero, eta, aurten, ikastetxeetan sexu aniztasuna lantzearen aurkako jarrerei bota die: «Giza sexualitatearen aniztasuna ukatzen dutelako, ikastetxeak espazio ez-seguruak izatera bultzatzen dituztelako, genero rol eta estereotipoak ikuspegi esentzialistatik birsortu eta indartzen dituztelako, eta errealitatea bera ukatzen dutelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.