BERRIArekin bat egin du UZEIk ere

BERRIA

Berria -

2018ko otsailak 3
BERRIA egunkariaren hamabosgarren urteurrenari begira, Geure oinarrietatik manifestua zabaltzen ari da BERRIA Berri taldea. Eragile ugari ari dira agiriarekin bat egiten, eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroak ere batu da. Aurtengo hitzarmena sinatu dute BERRIA Taldeak eta UZEIk: horren bidez, besteak beste, BERRIAk UZEIren IDITE tresna erabiltzen du, euskarazko lexikoaren erabilera zuzena egiaztatzeko. UZEIk bat egin du Geure oinarrietatik agiriarekin. Irudian, Imanol Urbieta UZEIko zuzendaria eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna