Osakidetzak dio ez diela estortsio egin langileei

Debagoieneko ospitalea, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Javi West Larrañaga.
2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Roberto Sanchez anestesistak salatu duenez, Debagoieneko ESIa utzi behar izan du beste mediku fakultatibo batekin batera, zuzendaritzak «estortsio sistematikoa» egin dielako. Vocento taldeak jaso du salaketa. Anestesistak Osakidetzako lan eskaintza publiko batean egondako irregulartasunak salatu zituen 2017-2018an.

Langile batzuek gutun batean deitoratu dute zuzendaritzaren jarrera. Adierazi dutenez,«urteetako presioaren eta jazarpenaren ondorioz», «ordezkatzeko zailak diren profesional bik» epe luzeko kontratu bati ezetz esan behar izan diote. Haien hitzetan, zuzendaritzak «presio eta jazarri» egiten die beren lanbidean «irizpidearekin eta zerbitzu bokazioaren» aritzen diren profesionalei. Hori ikusirik, langileek protestara joko dute: datorren astelehenerako elkarretaratze bat antolatu dute, 13:00etarako.

Osakidetzak ohar bidez eman du erantzuna. Ziurtatu duenaren arabera, «erabat faltsua» da «Debagoieneko profesional bat bera ere diskriminatzen dela edo estortsioa egiten ari zaizkiola». Horrez gain, esan du langile guztiak berdin tratatzen dituela eta plantilla osatzen duten 38.000 langileen lan baldintzak «arau, eskubide eta betebehar berberen menpe» daudela.Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak Debagoieneko ESIko zuzendaritza taldearen kudeaketa babestu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.