GAKOAK

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Elizan eta handik kanpo pederastiari aurre egiteko neurriekin zortzi puntuko adierazpena egin du aita santuak.

1. Babesa. Adingabeak abusu fisiko eta psikologikoetatik babestea jarri du helburu nagusi gisa.

2. Jarrera aldaketa. «Erakundearen izen ona babesteko xedea izan duen orain arteko jarrera erreakzionarioa» alboratzea eta lehentasuna biktimei eta komunitateari ematea nahi du.

3. Santutasuna. Prebentzio neurriak nahikoa ez direlakoan, elizgizonei «gogoberritzera» dei egin die, «santutasuna lortzeko».

4. Prestatzaileak. Abadegaien prestakuntzatik kanporatu egin nahi ditu «arazoak sortzen dituzten» pertsonak.

5. Araudia. Gotzainen biltzarrek dituzten araudi eta protokoloak komunean jarri eta elkarren antzeko egiteko eskatu du.

6. Biktimak. Abusuak jasan dituztenei «laguntza eta babesa emango die Elizak», eta adituengana joko du horretarako.

7. Internet. Sarean dauden «arriskuez» ohartarazi du, eta umeak «pornografiaren eraginpetik» babestera dei egin du.

8. Sexu turismoa. Umeekin sexu harremanak izatera joaten diren turisten biktimei laguntzera dei egin du Elizak. Turismo horren aurkako legedia eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.