Hamabi eukalipto kendu dituzte Kurtzio errekatik

2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Uraren Euskal Agentziak hamabi eukalipto handi kendu ditu (Eucalyptus globulus) Bermeoko Kurtzio errekaren ibaiertzetatik. Jarduera hori ibaiertzeko landaretza autoktonoa leheneratzeko jardueren barnean sartzen da. Lan horiek Bermeoko Udalak eta Uraren Agentziak sinatutako lankidetza hitzarmenaren esparruan egin dira.

Uraren Agentziak esan duenez, Kurtzio ibaiaren ertzean sortu ziren eukaliptoak ez dira gertuko baso ustiategi batekoak. Eta horiek mozteko lana adaburutik beheranzko inausketa kontrolatuaren bidez egin dute, plataforma baten laguntzaz.

Datozen urteetan, eukaliptoen motzondoak tratatuko dira, ez daitezen berriz landatu, eta errekaren ezkerraldean utzi duten eremua berriz landatuko da ibaiertzeko espezieekin. Ekinbideak 18.025 euro inguruko kostua izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.