MUko arduradunek bat egin dute 'Geroa zugan' leloarekin

GORKA RUBIO / FOKU

Berria -

2018ko apirilak 28

MU Mondragon Unibertsitateko arduradunek bat egin dute Geure oinarrietatik manifestuarekin. Geroa zugan leloa zabaltzen ari dira, BERRIAren hamabosgarren urteurrenaren harira —ekainean du urteurrena—. Kazetaren geroa ziurtatzeko, administrazioei eta herritarrei egin diete deia. Argazkian, BERRIAren erredakzioan, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Jon Altuna errektoreordea, eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi eta kontseilari ordezkari Iban Arregi.