ERCk eta JxCk antzeko emaitzak lortuko lituzkete

2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
ERC Esquerra Republicanak eta JxC Junts per Catalunyak antzeko ordezkaritza lortuko lukete Kataluniako Parlamentuan, hauteskundeak egun egingo balira. ERC gutxigatik gailenduko litzateke,33-34 diputatu artean eskuratuta; JxCk, aldiz, 32-33 ordezkari artean izango lituzke, boto gehien jasoko luketen alderdietan bigarrena izanda, CEO Kataluniako Iritzi Zentroaren azken inkestaren arabera.

Indar independentistek gehiengo osoari eutsiko liokete parlamentuan, CUPek sei eta zazpi eserleku artean izango bailituzke. Hortaz, independentziaren aldekoek 70-74 ordezkari artean izango lituzkete.

Independentziaz galdetuta, horren aurkako jarrera handitu dela islatzen du CEOren inkestak: katalanen %50,5 leudeke Espainiaren parte izaten jarraitzearen alde.

2015etik lehenengoz iritsi dira kopuru horretara independentziaren aurkakoak, eta Espainiatik ateratzearen aldekoak%42an geratu dira. Hori bai, herritarren gehiengoa (%78,3) autodeterminazio erreferendum bat egitearen alde dago Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazka konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.