ERREAKZIOAK

2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
«Premiazkoa deritzogu lan erreformak indargabetzeari, gure herrialdeetan lan baldintzak negoziatzeko eskubidea aitortzeko, estatalizazioari indarra eman dioten eta prekaritatea eta soldata baxuak areagotu dituzten negoziazio kolektiboaren erreformak indargabetuz».
ELA

«Aldi baterako kontratuen tasa %75 ingurukoa da euskal gazteen artean, eta belaunaldi gazteenek laneratzeko prozesu neketsuan jasaten dituzten lan baldintza tamalgarrien beste adibide bat da».
LAB

«Ezin dugu ahaztu lan araudi baten ondorio dela, prekaritatea sustatzen duelako. Datuek diote galdu den enplegua behin- behinekoa eta prekarioa dela. Lan araudia aldatu behar da, langile hauei aldi baterako erregulazio baten babesa bermatu ahal izateko».
Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusia

«Datuek, Euskadin behintzat, laugarren olatuaren eraginarekin harremana dute. Olatu horrek eragin gehien izaten ari den erkidegoetako bat gara, murrizketek indarrean diraute, eta horrek ostalaritza sektorea mugatu egiten du. Olatu honek zerbitzuei eta ostalaritzari eragiten dio, eta 30.000 dira oraindik ABEEan dauden langileak" ».
Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusia

«Zorionez, 2008ko krisian ez bezala, murrizketa sozialekin erantzun beharrean, Europa, Espainia eta Nafarroa erantzuten ari gara babes sozial handiagoarekin, langabezian dauden familiak bazterrean ez uzteko, eta baliabide gehiago jartzen ari gara ekonomia suspertzeko eta enplegurako. Politika horien ondorioa jada ikusten da, eta espero dezagun hurrengo hilabeteetan bizkortzea».
Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gizarte Eskubideetako kontseilaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.