Puigdemontek alderdi bat sortuko du uztailaren 25ean

Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemontek alderdi bat sortuko du uztailaren 25ean. Twitter bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez, JxC koalizioaren bueltako espazio politikoa bildu nahi du alderdi bakar baten inguruan. Hau da, PDeCATeko, Crida Nacionaleko eta JxCn parte hartu duten independenteak batu nahi ditu egitura bakarrean.

JxC «zeharkako erreminta» bihurtzeko konpromisoa hartu du Puigdemontek, eta alderdi «plurala, eraginkorra eta Kataluniako errepublikaren eta pertsonen zerbitzura egongo dena» agindu du.

Proiektuan parte hartzeko gonbita egin die «Espainiako Estatuak erreformatzeko eta demokrazia bihurtzeko asmorik ez duela uste dutenei», urriaren 1a «posible egin zutenei» eta Kataluniaren independentzia helburu dutenei.

Proiektuarekin bat egin dute, besteak beste, Jordi Sanchez Crida Nacionaleko buruak, Toni Comin JxCko eurodiputatuak eta Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn kontseilari ohi espetxeratu eta PDeCATeko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.