Usue Molina.
Arrauna. 'LUGAƑENE' BASERRITIK

Estropua hartuta Galiziara

2021eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Aurreko uda gogorraren ostean, iritsi zaigu berriro ere borrokan aritzeko aukera berri bat. Urrian hasi genituen neguko lanak; taldekide batzuk agurtu, eta beste batzuei ongietorria eman genien. Lan eta lan aritu gara hilabete hauetan, gaur egun garen taldea osatu arte. Ez da lan erraza izan: ergometroan emandako ordu luzeak, gimnasioko arratsaldeak, euripean egindako entrenamenduak...

Ekaina iritsi da, eta, urteroko moduan, arraun festari hasiera eman zaio. KAE 1, KAE 2 eta gure arraunkide diren ETE ligako emakumeak hasiak dira ikurrinen borrokan. Jardunaldi bakoitzean emozioz beteriko ligak ikusteko aukera izango dugu. Maila goreneko taldeek ostiralean Corun?arako bidea hartuko dugu. Emakumeok hamabi estropada izango ditugu irabazlea nor den jakin arte; gizonezkoek, berriz, hogei.

Normaltasunari bidea hartuta, Euskotren ligako taldeak prest gaude gure mailarik onena emateko, denok helburu beragatik borrokatuz. Garai hauetan guztiok kontu berdinak ditugu buruan: denboraldi-aurreko entrenamendu, froga eta estropaden ondoren, nor izango ote da itsasoaren gordintasunean hoberen egokituko dena?

Aurreko urteko emaitzak hobetzeko grinaz lehiatuko gara Donostia Arraun Lagunak-eko kideak. Jakin badakigu gainerako talde guztiak ere gogor ari direla eta ariko direla. Ikurrinen lehian jardungo gara, baina guztiak helburu nagusi baten alde borrokan: emakumezkoen arrauna indartzen jarraitzeko helburuarekin.

Jarrai dezala arraunaren festak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.