BILBO BASKET 87 - 91 BASKONIA

Arabarrek irabazi dute Euskal Kopa

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Cazoo Baskoniak irabazi zuen atzo Euskal Kopa, Galdakaon (Bizkaia) jokatutako finalean Surne Bilbo Basketi nagusituta: 87-91. Denboraldiaurreko ohiko neurketa izan zen, gorabehera handikoa. Azken segundoetan erabaki zen, eta Arabako taldea nagusitu zen. Denzen Andersson eta Daulton Hommes izan ziren saskiratzaile onenak: 18 puntu. Baskoniak parekotasuna hautsi du: bost aldiz irabazi du Euskal Kopa, eta lau aldiz Bilbo Basketek. Gizonezkoen Euskal Kopa amaituta, emakumezkoena jokatuko da ostiraletik igandera Tolosako Usabal kiroldegian (Gipuzkoa): IDK Gipuzkoa, Lointek Gernika Bizkaia eta Kutxabank Araski ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.