ESKAERAK

2020ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Bi multzotan aurkeztu dituzte sektorerako neurri pizgarriak: sortzaileei zuzenduak eta liburu kateko enpresa eta autonomoei bideratuak. Hauek dira horietako batzuk:

Sortzaileei zuzenduak

Krisiak eragin dien kaltearen %100 ordaintzea.

Beka gehiago ematea.

Sortzaileei estatus berezi bat aitortzea.

Abantaila fiskalak aplikatzea.

Literatur programak ez etetea.

Jarduna ez eteteko baliabideak eskura jartzea.

Liburuaren kateko enpresa eta autonomoei zuzenduak

Kreditu lerroak irekitzea, instituzioek abala emanda.

Legez, liburua «lehentasunezko» produktutzat onartzea.

Liburuari zergak murriztea.

Hezkuntzako liburuak sortzeko funtsak handitzea.

Liburu bonu kanpainak bultzatzea, urteko hainbat sasoitan.

Liburutegi publikoetarako erosketak arintzea eta areagotzea.

Eskola liburutegietarako erosketa plan bat bultzatzea.

Familiei liburu erosketetan laguntzeko bitartekoak jartzea.

Irakurketa bultzatzeko eta sektoreari «prestigioa» emateko sustapen eta publizitate kanpainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.