'Futbola baino gehiago' erreportajea ETBn

2022ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Datorren asteartean, ETB1eko Ur handitan saioan emakumeen futbolaren bilakaerari buruzko erreportaje bat emango dute. Bartzelonan hasiko dute, Irene Paredes jokalariarekin. Denboran atzera egin, eta 1971ko Eibar herrira (Gipuzkoa) egingo dute jauzi; urte horretan, Almudena Urizar Aranzetak eta Marisa Gorrotxategi Gabilondok Euskal Herriko emakumezkoen lehen futbol partida ofiziala jokatu zuten, Ipurua zelaian. Gainera, saioan elkarrizketatuko dituzte Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendaria, Larraitz Lucas esataria eta jokalari ohia eta Ainhoa Tirapu atezain ohia. Maddi Torre, Garazi Murua eta Itziar Gastearena jokalariak ere azalduko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.