Albistea entzun

Isabel Cadenas Cañon izango da 'El País'-eko podcasten zuzendaria

Isabel Cadenas Cañon.
Isabel Cadenas Cañon. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko urriak 5

El País egunkariak El Pais Audio plataforma sortu du, audioen bidez informazioan «sakontzeko» asmoz, «fokua eta testuingurua» eskainiz. Batik bat podcastak eskainiko ditu atari horrek, eta lantaldearen zuzendaria Isabel Cadenas Cañon izango da (Basauri, Bizkaia, 1982). Isildutako istorioak berreskuratzen sona handia hartu du Cañonen De esto no se habla podcastak (Honi buruz ez da hitz egiten): hainbat sari jaso ditu, eta hautagaia da Prix Europa sarietan. Makina bat irratirentzat landu ditu kronikak eta dokumentalak, eta tailerrak ematen ditu ez-fikziozko audio narratiben inguruan. Haren lan sarituen artean dago 1976tik 1985era abortuak egitea leporatu zieten Basauriko emakume batzuen ingurukoa.

El Pais Audiok Barcenas auziari buruzko podcast bat estreinatuko du asteburuan: Los papeles. Alvaro de Cozarrek zuzendu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Zifren eta datuen inperialismoaren menpe bizi gara»

Gorka Erostarbe Leunda

Krisi garai erabatekoa; pentsatzeko tarterik ere uzten ez duena. Hartu du denbora hori Iñigo Martinezek, eta egungo inertziak auzitan jarri ditu 'Mandamentu hipermodernoak' lanean.
Pantailak Euskaraz ekimeneko kideak, manifestua aurkezten, gaur Durangon. ©BERRIA

Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestu bat aurkeztu dute

Urtzi Urkizu

Pantailak Euskaraz taldeak plazaratu du testua, ikus-entzunezkoen arloko eta euskalgintzako zenbait eragileren ekarpenekin. Sektore desberdinetako 35 eragilek eman diote atxikimendua manifestuari. Atzo egin zuten agiriaren aurkezpena.

Kataluniako Heura enpresaren haragi tankerako pintxo beganoak jateko aukera dago azokan, Irunen. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Betiko txistorra ematen du ba!

Urtzi Urkizu

Beganismoari ikusgarritasuna ematen dion jaialdia egiten ari dira asteburuan Irunen, Ficoban: Be Veggie. Askotariko produktu eta zerbitzuak daude 70 erakusmahaitan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.