ESKAERAK

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Mugimendu Feministak sistema eraldatzen hasteko 28 aldarrikapen zehatz aurkeztu ditu.

Kapitalismoa

Enplegua. Enplegu duina: inposatutako lanaldi partzialik ez, soldata arrakala desagerrarazteko neurriak, behin-behinekotasuna bukatu, pribatizaziorik ez, eta azpikontratak kendu.

Etxean. Etxeko enpleguaren balioa aitortu.

Etxeko langileak. Barneko etxeko langileen figura desagerrarazi.

Pentsioa. Gutxienez, 1.080 eurokoa, andreentzat.

Zaintza. Zerbitzu sozial, publiko, doako eta unibertsala emango duen sistema publikoa.

Baserria. Emakume nekazarien estatutua garatu.

Heteropatriarkatua

Justizia. Emakumeak birbiktimizatzen dituen prozedurak kendu.

Legea. Genero Indarkeriaren Legea zabaldu, bikote harremanez kanpoko indarkeria matxistak eta LGTBIQ+fobiaren adierazpenak jasotzeko.

Baliabideak. Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide integralak bermatu.

Prebentzioa. Andreak ahalduntzeko baliabideak eman.

Aniztasuna. Emakume elbarrien errealitatea bistaratu eta baliabideak jarri.

Ekonomia. Familian oinarritzen ez diren antolaketak aintzat hartu, zerga sistema eta pentsioak ezartzean.

Transexualak. Transexualitatea despatologizatu.

Kolonialismoa

Migrazioa. Atzerritarren Legea indargabetu.

Arrazakeria. Aurre egiteko politikak indartu: erroldatzea erraztu, osasun eta hezkuntza sistemarako sarbidea bermatu, etxebizitza eskubidea bermatu...

Europa. Migrazio politikak aldatu, mugak ireki eta etorkinen zentroak itxi.

Nazioartea. Merkataritza askeko nazioarteko itunak indargabetu.

Euskal gatazka. Euskal presoak Euskal Herrira ekarri, eta emakume presoen bakartze hirukoitza desagerrarazi.

Azpiegiturak. «Lurra suntsitzen duten» proiektu txikitzaileak baztertu: erraustegia, fracking-a eta AHT.

Hizkuntza. Euskararen ofizialtasuna eta normalizazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.