Iruñeko gobernuak kabineteburu asko zehaztu ditu

Berria -

2019ko abuztuak 13
Apurka, bigarren lerroko pertsonak izendatzen ari da Nafarroako Gobernua. Orain arte bezala, Alicia Erdoziain izango du Maria Txibitek alboan, orain kabineteburu gisa. CCOOko Felix Taberna aholkulari izango da, eta Eldiario.es-eko Miguel Moreno izango da kabineteko beste kidea. Ser irratiko Mikel Muez Hezkuntzako kabineteburua izango da, eta Alvaro Valderrama esataria Ogasunekoa. Orain arte zeregin horretan aritu dena, Saioa Eseberri, Landa Garapenera pasatu da, eta Txema Mauleonek Eskubide Sozialen arloan jarraituko du. Navarra TVko Vera Villafranca Presidentetzako kabineteburu izango da; Fermin Laspeñas, Kulturakoa; Guillermo Nagore, Migrazio Politikakoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna